El Conquistador. Kanpamentu bateratuan, lehiakideek pista amerikarra gainditu behar dute, banaka eta bikoteka: uretako banderatxoa hartu, oztopoak gainditu eta horma igo ikurrinara iristeko. Locuras garaile izan da eta Helen kanporatua. Asanbladan, Tole izendatu dute eta Locurasek Etxe aukeratu du hirugarren duelistarako. Duelua, palmondoa sokarekin igo eta kokoak jasotzea.