El Conquistador. Immunitate jokoan, talde gorriak erronka gogorra gainditu behar du: helikopterotik itsasora salto egin, kilometro erdi igeri egin eta 20 metro igo sare eta soketatik, Karakolen Uharteko ikurrinara iritsi arte.Talde gorriak Iker aukeratzen du bigarren duelistarako, eta kapitainak, Gotzon Burgosek, Ixku izendatzen du hirugarren. Dueloan, ahalik eta armiarma gehien harrapatu behar dira korta barruan eta arrainontzi batean sartu.