Igoera handia

El Conquistador. Kanpalekuetan tentsioa handitu da immunitate jokoa hasi aurretik: “Igoera Handia”. Taldeek uharte batera igeri egin, ontziak puztu eta zubi batera iritsi behar dute, gero mendixka baten gailurrera igotzeko. Proban, Luisisok hipotermia izan du. Cóndorrek (berdeak) garaipena lortu dute eta Picheek (urdinak) galdu. Izendatuak: Eneko, Azucena, Arantxa eta Izan. “Puente Mono” dueluak Arantxa, Eneko eta Izan jarri ditu aurrez aurre, soketatik ibai bat zeharkatuz.
