Urduñatik Nerbioi ibaiaren sorburura. Gorobel mendilerroa izango da ibilbidearen ardatza. Euskal Herriko mendealdean dago kokatua eta Araba, Bizkaia nahiz Burgos bereizten ditu. Ibilbideak 12 kilometro luze ditu, eta hiru orduan egin daiteke erritmo lasaiean.