El Conquistador. Immunitate jokoan, talde bakoitzeko kapitainak lokatzetan busti, banbura igo eta taldekideek plataforma batera eraman behar dituzte, han ahalik eta lokatz gehien kentzeko. Asanbladan, talde gorriak Oier (Txikitin) eta Jon Quel izendatu ditu, eta talde urdinak Simon aukeratu du duelurako. Simonek Oier hautatu du aurkari gisa, eta proba honako hau da: uharte batera igeri egin, soketatik igo eta bost banderatxo jasotzea.