Greziako kostaldea

Vascos por el mundo. Grezia kostaldeak historiaz eta edertasunez beteriko ibilbidea eskaintzen du. Bidaian herri hauek ikusiko dira: Rodas, Europan hobekien kontserbatutako Erdi Aroko hiria eta ur turkesetako hondartzak dituen uhartea; Lindos, artez beteriko kaleekin; eta Mykonos, etxe zuri ospetsuekin, errota tradizionalekin eta 'Venezia Txikia' izeneko auzoarekin. Atenas ere bisitatuko da, Akropolisa eta Plaka eta Monastiraki bezalako auzo historikoekin, eta Nauplia, Greziako lehen hiriburua, bere arrantza-portu eta hondartzekin.