Goizueta

Herri Txiki, Infernu Handi. Herri Txiki saioak bosgarren denboraldia ospatzen du lau urteetan Euskal Herriko 100 herri bisitatu ondoren. Horretarako lehen bisitatu zuten herrira itzultzen dira, Goizuetara, traktorez iristen dira eta herriko bizilagunak ezagutzen dituzte, agintarietatik hasi eta musikari, ehiztari eta umeetara, herriko eguneroko bizitza erakutsiz.