Goxua. Javi Rivero sukaldariaren eskutik, gure sukaldaritza munduko onenetakoa bihurtu duten ezinbesteko platerak ezagutuko ditugu. Gure sukaldarientzat, sinpletasuna eta irudimena izan dira beti plater bikainen oinarria, batez ere, gure postreen oinarria, gaur egingo dugunaren modukoa; goxua, mende erdi baino gehiago gure herrian bazkari eta afari asko goxatzen daramatzan postrea.