Etxauribar

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik eskaladan hasteko lehen pausoak ematen ditu Habirekin, eta Ritxarrekin munduko txoriez ikasten du. Juan Inaziok bere bidaiez eta Sarbil jatetxeko egunerokotasunaz hitz egiten dio. Arantzarekin eta Mariarekin, Etxauriko inauterietako Gerexipot pertsonaia ezagutzen du. Zuhaitzek Mikel ezagutzen du, Argiñaritzeko ogi famatua goraipatzen diona. Asierrek arraunean eta uretan lan egitearen inguruan hitz egiten dio. Iñaki eta Begoñaren etxea bisitatzen du, eta azkenik, Txemak Etxauribarko bitxikeriak erakusten dizkio.