Etxano

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Paskual ezagutuko du, eta honek herriko berezitasunak azalduko dizkio, hala nola txuzoa. Ondoren, baserriaren eta behien zale den gazte bat, bizitasuna behar duen Janire eta motoarekin trebetasunak dituen Iker ezagutuko ditu. Zuhaitzek, berriz, frantsesa ikasten duen eta dantza gustuko duen Loli eta akordeoia jotzen duen Jose Mari ezagutuko ditu. Gero, Cristinarekin lan egingo du baserrian eta gorputza lasaitzeko sekretua ikasiko du. Amaitzeko, Pedrok bolotan irakatsiko dio eta Juan Inaziorekin sagarrondoak nola zuzentzen diren ikasiko du.