ETBko ZUZENEKOAK

San Antonio Eguna 2026. ETB-ko ZUZENEKOAK saioak Urkiolatik zuzenean eskainiko du San Antonioren inguruko saio berezia, santutegiaren inguruko jai giroa, azoka eta erromesen etorrera erakutsiz. Patxi Irigoyenek gidatuta, eta Izaskun Moyano eta Eleder Iglesiasen zuzeneko konexioekin, eguneko une nagusiak eta protagonistak gertutik jarraitzeko aukera izango da. Bizkaiko ospakizun esanguratsuenetako bat ezagutzeko hitzordua.