Elorrio

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Jone ariketa zalearekin, igerian musika entzuten duen Idoiarekin eta Urats iturriaren berri ematen dion Fernandorekin egingo du topo. Plazan, Xabik Errebonbilloen festa eta kondaira azalduko dizkio. Zuhaitzek 64 urte elkarrekin daramatzaten Joxe eta Felixa ezagutuko ditu, baita istripu baten ondoren bizitza ikuspegia aldatu duen Jon ere. Joxe Marirekin hamaiketakoa egingo du, eta eguna 101 urteko jostun Domingarekin amaituko du.
