Elorregi

Herri Txiki, Infernu Handi. Mikelek “Sanprubusa” ezagutzen du, Jonek kafetegia bihurtu duen autobus berezia. Bertan Daniel eta Inazio ezagutuko ditu. Pagadik Karlos apaiza ezagutuko du, eta Mikel Erikekin mendian kirola egiten bukatuko du eguna. Pagadik egoera txarra pasatuko du, baina Karolek konponbideak ditu. Mirenen eguna Josurekin hasten da, auzoko alkatea eta desbrozadora ondo erabiltzen duena. Bidean Josuren amona Begoña ezagutuko du, eta Elorregira bisita amaituko du Mikel eta Jexuxekin; Mikelek ileapaindegi mugikorera eraman beharko du Jexux.
