EITB Kultura

Erresonantziak, EHZ festibala, Turista eta Manu Muniategiandikoetxea. Arte garaikidean sortzaile diren euskal emakume artisten lana ezagutzera emateko asmoz sortu da Erresonantziak dokumental seriea. Hirugarren atalaren grabaketan izan gara, protagonista: Gema Intxausti. Euskara erdigunean jarrita urtez urte Ipar Euskal Herria elkargune bihurtzen du EHZ festibalak. Aurtengoa 30. edizioa izango da, eta urteurrena ospatzeko ¿Auzolanaren Lurretan¿ liburua kaleratu dute besteak beste. Harkaitz Canoren, María Muren eta Miren Gaztañagaren kultur proposamenak maletan sartu eta ekin diogu azken bidaiari ere. Belgikan, Katalunian, Estatu Batuetako aireportuetan, Bilbon, Turkian eta Memphis-en egon gara. Pinturan zein eskulturan eign du lan Manu Muniategiandikoetxeak. Erroman egon da erresidentzia batean, eta bertan hasi zuen proiektua erakutsi digu, spray-aren keinua eta tramen bilakaera ari da ikertzen, besteak beste.