Donemiliaga

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitz eta Mikel Donemiliaga bisitatzen dute, 15 kontzejuz osatua. Pagadik Erikarekin hasten du eguna, eta honek sacamantecas ospetsuaz hitz egiten dio, Egilatzen jaioa. Galarretako Eñautekin Euskal Herriko paintball handiena ezagutzen du, eta San Románeko Itziarrekin liburutegi ibiltaria. Eguna Josebarekin bukatzen du Adanan. Zuhaitzek Mikel ezagutzen du Zuazo de San Millánen, Hondarribitik etorria. Ainhoak Luzuriagako horma-irudi berezia erakusten dio. Narbaizan Mertxerekin elizako dorrea bisitatzen du eta jaietako pertsonaiak ezagutzen ditu. Amaitzeko, San Románeko Unai eta Eneko anaiekin egongo da.