Donapaleu

Herri Txiki, Infernu Handi. Miren Nogales eta Mikel Pagadizabal, Sebastian Lizaso bertsolariak lagunduta, Donapaleu bisitatu dute. Han ezagutzen dituzte Titto, ehiza-txakurren hezitzailea, eta Frantxoa, Afrikako herrialde askotan lan egin duen eta bere 'Pinpintxori' etxea berritu eta frontoi bat eraiki duen topografoa. 91 urteko Gabirekin eta Elhuyarren lan egin eta errealitate birtualeko betaurrekoekin esperimentatzen duen informatika-ingeniari Renerekin ere hitz egiten dute.
