Ciudad del Cabo (Lurmutur Hiria)

Vascos por el mundo. Carolina Calvo Hegoafrikako Cape Town-era bidaiatuko da bertako paisaiak eta kultura ezagutzeko, han bizi diren euskal herritarren eskutik. Muizenberg-en surfa eta Boulders Beach-eko pinguinoak, baita Cabo de Buena Esperanza (Esperantza Onaren Lurmuturra) ere. Nelson Mandelaren estatua ikusiko dugu, Lion’s Head mendian parapentea egingo dugu, Constantian ardo-dastaketa eta ostruka-granja bisitatuko ditugu. Gainera, Table Mountain, Waterfront portua, Greenpoint eta Bo-Kaap bezalako auzo historikoak eta tokiko merkatuak ezagutuko ditugu, istorio pertsonal bereziekin batera.