Barrundia

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Barrundian hasiko du bisita Javi izeneko jubilatu aktiboarekin. Gero, Jago Txitxurrekin egingo du topo; ez daki zein herritakoa den, baina ondo darama. Afrodisio Olabe ere ezagutuko du, eta hark bere izen bereziaren jatorria azalduko dio. Bisita Mirenn Pagaldayrekin amaituko du, bizitza lasai hartzeko gomendioa jasoz. Bestalde, Mirenek Garbiñe Lopez de Uralderekin hasiko du eguna, munduko txapeldunarekin, eta entrenamendu gogorra biziko du. Ondoren, egoera bitxi bat biziko du: Araban calçot-ak jango ditu, “Pavarotti” ezagutuko du, rantxerak abestuko ditu... eta hori guztia Oier Arratibelen erruz. Eguna amaitzeko, Nogalesek Iñaki ezagutuko du, jende askori gustatzen ez zaion usain bat gustuko duen pertsona.