Barrilen jokoa

El Conquistador. Taldeek immunitate jokoa jokatu dute: kaiola batean giltzapetuta, kapitainen sokak jaurtitzeko gaitasunaren menpe daude askatzeko. David Secoren taldeak garaipena lortu du. Eneko kapitainaren talde grisaren asanbladan, duelua erabaki da: Andrea Daviden taldeak aukeratu du, Maialen bozketaz eta Eneko Leire hautatu du hirugarren duelista gisa. Azken erronka, “Barrilen jokoa”, igeriketa, urpekaritza eta oreka uztartzen ditu. Leire garaile izan da eta Maialen kanporatua.