Azpeitia

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Felipe ezagutuko du Azpeitian, eta honek zeruan ibili zeneko kontuekin txundituko du. Juanekin ere egingo du topo, egunero San Inaziori erronka botatzen dion paseozalearekin. Azkenik, “Burni” izeneko gizon indartsua ezagutuko du, “Gorringo” izeneko animalia zaintzen duena. Mirenek bere bisita Loiolan hasiko du Joxe Mari eta bere traktorearekin; gero San Juandegin, “Tutu” neska jatorra ezagutuko du. Amaitzeko, Maria Luisa ezagutuko du, sagarrak gustuko dituen emakumea, baina orain ezin ditu jan.