Azkoitia

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Azkoitia ezagutuko du Pioren auto klasikoan; Potte, Koldo Alkorta, bildumazale Irizar eta korrikalari Zulaika izango ditu bidelagun. Zuhaitzek Juli Arregiren tortilla dastatuko du, Txanto eta Xapaterorekin pilotaz hitz egingo du, 80 urterekin gidatzen jarraitzen duen Maritxu Errazkin ezagutuko du eta Jon Elorzarekin egongo da, programaren parodia batekin film labur bat irabazi zuena.