Auritz

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik erdi aroko zaldun bat topatuko du Auritzeko kale nagusian, eta gero Xantirekin egingo du topo basoan, eliteko soldadu baten antzera kamuflatuta. Xanti animalien argazkiak ateratzen aritzen da. Unai Irigarai herriko alkate gaztea da, gehiengo absolutuarekin aukeratua. Bestalde, Mirenek Goretti eta Irati botikaria ezagutuko ditu. Amaitzeko, Irkus margolaria ezagutuko du: laneko bidaia batean herria ezagutu, maitemindu eta bertan bizitzea erabaki zuen.
