Atxondo

Herri Txiki, Infernu Handi. Atxondon barrena dabiltza Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal, Apatamonasterio, Arrazola eta Axpen barrena. Bertako bizilagunekin topo egiten dute: baratzak, iturriak, baserriak eta tailerrak bisitatzen dituzte, eta eguneroko bizimodua ezagutzen dute Anbotoren magalean. Herriko ohiturak eta istorioak kontatzen dizkiete: makilak, harri-landuak, abelburuen zaintza eta karta partidak. Lizasoren bertsoek eta paisaia ederrek laguntzen dute bidaia hunkigarri eta umoretsu hau.