Atabey garaile, Yocahu galtzaile

El Conquistador. Azken Tronkoala proban, Atabey taldeak Yocahuren garaipen-segida eten eta immunitatea lortu du Jokinen azkartasunari esker. Guaban bigarren, Corocote hirugarren eta Yocahu azkenak izan dira, eta horrek kanpamendu oso pobrera bidali ditu. Tentsioa handitu da Urkok abentura utzi eta Corocoteko Aitzik lesioa jasan duenean, talde urdina desagertzear egon daitekeelako. Bien bitartean, Atabeyek pizza, garagardo eta hainbeste desiratutako immunitatearekin ospatu dute asteetako zailtasunen ondoren.
