Arruazu

Herri Txiki, Infernu Handi. Mirenen bisita Aitor artzainarekin hasten da; hark Arruazuren eta itsasoaren arteko harremana kontatzen dio eta Kantauri izeneko Idiazabal gazta berezia erakusten dio. Arantxa postariarekin batera, Tomas ezkila-jotzailea bisitatzen dute. Azkenik, 90 urteko Bidane ezagutzen du; oso fededuna da eta ezkondu ez arren, asko izan ziren bere atzetik ibili zirenak. Bestalde, Pagadik Jexux Mari ezagutzen du eta hark ibaia kontrolatzeko sistema teknologikoa erakusten dio. Ondoren, Patxi “kuartelekoa” ezagutzen du, euskaltzale ezagun baten biloba. Amaitzeko, Gorka alkatearekin elkartzen da eta alkate izateak dakartzan pribilegioak ezagutzen ditu.
