Araitz

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitz eta Mikel bizikletaz iritsi dira Araitzera. Zuhaitzek hainbat herritar ezagutzen ditu: Xabier gasolindegian, 92 urteko Juan José, 96ko Ramona, eta Onofre, herriko bankaria izandakoa. Azkenik, Florentina eta bere biloba Haritz ezagutuko ditu, honek bere amonaren etxean gimnasio bat jarri baitu. Bestalde, Pagadik bi gosari egingo ditu Luisekin, eta Santi lagunduko du etxean daukan sai disekatu bat garbitzen. Ane-rekin zaldiak zaintzen ikasiko du, eta eguna Peiorekin amaituko du; artzain honek ez du ibili ahal abarkarik gabe eta kexu da kalitate oneko abarkak aurkitzea gero eta zailagoa dela.