Anue

Herri Txiki, Infernu Handi. Mirenen eguna Aritzun hasten da Amaiarekin, bere familia-ko gertaera bitxi bat kontatuko dio eta Fideltxo astoa aurkeztuko dio. Olaguen, Txumaren furgoneta topatuko du, beti irtenbideak emateko prest. Egozkuen, Juan eta Anita ezagutuko ditu, maitasun istorio ikusgarria duten bikotea. Azkenik, berriz Aritzura itzuliko da eta Graciosarekin barre egingo du. Mikelek Olagueko egonaldia hasiko du Imanolekin, arrautzekin lotutako kontu harrigarriekin. Aritzura joango da gero, eta Iñakirekin palan jokatzen saiatuko da. Egunari amaiera emango dio Isabelekin: basoan, frontoian eta saunan. Parte-hartzaileak (euskaraz): Imanol Perotxena, Isabel Oiartzun, Iñaki Mariñalena, Amaia Iraizoz, Jesus Oskiz, Anita Arrate, Juan Aleman, Graziosa Villanueva.