Andosilla

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Andosillako bizilagunak ezagutuko ditu: Maricerren eskutik herriko istorioak jakingo ditu, Eduardok bere osabaren fusilamendutik bizirik irtetea kontatuko du, Unaik irakatsiko dio kalean nola egiten diren txingarrak eta Arkaitzek duatloi bat egitera animatuko du. Zuhaitzek Josetxorekin baratzean lan egingo du, Irantzuren bidez Bilbo eta Andosillaren arteko aldea ezagutuko du, Maitrekin pipak erreko ditu eta azkenik, Mirenekin abelburu-lanetan arituko da eta sevillanak dantzatuko ditu.
