Amurrio

Herri Txiki, Infernu Handi. Mikel Pagadik Amurrioko Santa Maria elizan hasten du bisita, euskal herriko kariloi handiena ezagutuz eta playlist berezia entzunez. Ondoren, Artomañara joango da Karmelerekin, irrintzilari onarekin, bere teknikak eta entsegu toki berezia erakutsiz. Azkenean, Patrirekin elkartuko da, euskal herriko mendi-tontor guztiak igo dituen mendizalearekin. Miren eguna Amaiarekin hasten du, albaitari lanetan. Gero, Lezaman Maria Angeles ¿aingeru¿ batekin topo egingo du. Egunari amaiera emateko, Asierrekin izango da, mendi lasterkari sutsua, oin handiaren laguntzaz baita ligatzeko ere.