Amoroto

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik eta Zuhaitzek Amoroto bisitatzen dute gurpil-aulkietan. Pagadik herriko bitxikeriak ezagutzen ditu Ramonen, Zintzoren, Maiderren, Igorren eta Asierren eskutik. Ramonek hauteskundeetako herri-kandidaturaz hitz egiten dio, Maiderrek eltxoak uxatzeko bere trikimailua erakusten dio, eta Zintzok herriko jaietarako txekor bat hazten du. Igorrek team penning kirola praktikatzen du, eta Asier “Kornerrekuk” izeneko kuadrillakoa da. Bestalde, Zuhaitzek Bixente ezagutzen du, egunero arraina gosaltzen duena; Karlosekin egiten du topo, basotik bizi dena; eta Mariari elkarrizketa egiten dio, Klaudio jatetxeko sukaldean lan egin eta Athletic zein boxeoa gustuko duen erretiratua. Azkenik, Jotaren grabazio-estudiora joaten da, bertan musika altxor zahar bat berritzen ari baitira.