Herri Txiki, Infernu Handi. Mikel Pagadi eta Miren Nogales Amendüze-Unaso (Nafarroa Beherea) herrira joango dira, Amikuzeko eskualdeko txoko honetan bizi diren pertsona bereziak ezagutzeko. Parapentea, eihera zaharra, artzain baten bizitza edo pintxoen sukaldaritza bezalako istorioek osatuko dute atal bizia eta hunkigarria.