'Aizkora' eta tentsioa Loboren taldean

El Conquistador. Izetak eta Peiok Guaban taldea utzi dute gaixotasunagatik, eta Lobok kapitain kargua hartu du. Immunitate-proban, “Aizkora”, Yocahuk garaipena lortu du oreka eta enbor-mozketako erronkan, Corocote bigarren eta Guaban azken. Gorriek kanpamentu aberatsean ospatu dute hanburgesekin eta garagardoarekin. Tentsioa handitu da Loboren eta bere taldekideen artean. Asanbladan, Ilia, Iraia eta Zuru izendatu dituzte eskalada eta autoigoera duelurako.
