Aizarnazabal

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitz eta Pagadi Aizarnazabalera iritsi dira. Esther eta Mari Joseren laguntzarekin ari da Pagadi ezkutua ikertzen. Zuhaitzek anaiak ezagutu ditu eta bazkaltzera gonbidatu dute. Mikelek taberna ireki du berriro eta harri madarikatuaren historia entzun du. Baselizako arduraduna den Pedro aurkitu du Zuhaitzek, eguerdian kanpaia jotzen. Pagadik bizilagunekin hitz egingo du eta boxeo-eskolak jasoko ditu. Zuhaitzek idiak entrenatzen laguntzen du. Menditxikiko sagardotegian izan dira, eta auzoko istorioak kontatu dizkiete. Zuhaitzek tatuaje bat egiten du eta kiwi landaketa bisitatzen du.