Aiara

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitz eta Pagadik Aiara bisitatzen dute, Arabako udalerri handienetako bat, 24 auzotan banatua. Biztanle gehienak Luiaondon bizi dira, nahiz eta administrazio-gunea Respaldizan egon. Zuhaitzek herriko egunerokoan parte hartzen du, ikasleekin, bizitza bitxia duten emakume gazteekin (enkarguak, itsas kapitaina, amazona) eta motocross edo dantzan nabarmendu diren haur batzuekin harremanetan. Aldi berean, Pagadik Felix Mugurutzaren laguntzaz tokiko historia ezagutzen du, Zuazako alkatea bisitatzen du, untxi-haztegi bat ikusten du, arte eskolako modeloa da, pilota jokatzen saiatzen da eta Aiarako boloetan aritzen da.