Aduna

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Adunako bisita Javier Zabala alkate ohiarekin hasiko du. Gero, 75 urteko Bibiana ezagutuko du, oso aktiboa den herritarra, eta sagardotegi batera eramango du. Ondoren, Anjel Elduaienekin egingo du topo, hegaztiak desplumatzeko makina asmatu zuen ehiztari ohiarekin, eta bisita Mikel Sarasolarekin eta bere ahuntzarekin amaituko du. Zuhaitzek, berriz, Mari Karmen bisitatuko du Santa Kruz ermita zaharrean; honek berruga santuaz eta ukendu sendagarriez hitz egingo dio. Gero, herriko bi musikari ezagutuko ditu eta, amaitzeko, Zirkuola tailerrean zirku mundura hurbilduko da.