A Bocados

Bruncha. Anderren urtebetetzea ospatzeko saio berezia izango da hau. Horretarako, urtebetetze-brunch oparoa prestatuko dugu: saltxitxak, arrautza nahasiak, hirugiharra, kruasanak, sandwichak, gazta eta ahuakate txigorkiak, eta beste hainbat proposamen goxo. Lehen irteeran Bilboko Al lío jatetxea bisitatuko dugu. Bertan, barazkiekin egindako saltxitxa-brotxeta originalak prestatuko dituzte. Bigarren irteeran, berriz, kalera aterako gara “Así somos” atalean, oinezkoei galdetzeko nola igaroko luketen egun perfektu bat Anderren konpainian. Gastronomiaren ikuspegitik, gazta eta ahuakate txigorki ezagunei ukitu berezia emateko moduak ezagutuko ditugu. Nutrizioaren aldetik, berriz, hanturaren aurkako menu deiturikoen atzean zer dagoen aztertuko dugu. Azkenik, gure pilulan, Itziar Barrenengoa psikologoak lagun on bat nor den antzematen lagun dezaketen gakoak emango dizkio Anderri.