2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: Finala (Arratsaldeko saioa)

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala, Barakaldoko BECen ospatua. Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik aurkeztuta, eta Ilaski Serranoren elkarrizketekin, zortzi bertsolari finalistak biltzen ditu: Amets Arzalluz, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre eta Sustrai Colina. Maialen Lujanbio txapeldun izendatzen da, eta Sebastian Lizasoren eskutik jasotzen du txapela.